4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO ADMINSTRAZIOAREKIKO AUZIEN 3. EPAITEGIA
167/2014-P prozedura arrunta
Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradore andreak, Pamplona Distribución, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegi honetan, Barañaingo Udalak 2014ko martxoaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez lehiaketa publikoa esleitu zen, udal lurzati baten erabilera pribatiboaren kontzesio demaniala emateko, merkataritza erabilerarako, Mercadona, S.A.rentzat. Tramitatzeko onartu da 2014ko uztailaren 18ko ebazpenaren bidez, 167/2014-P prozedura arrunt gisa.
Argitara ematen da alderdi errekurtsogileak eskaturik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, errekurritutako jarduketa zuzenbidezkoa dela baieztatzeko interes legitimoa dutenak demandatu gisa ager daitezen organo judizial honetan bederatzi eguneko epean, lege testu beraren 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Iruñean, 2014ko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, María Teresa Biurrun Murillo.
Iragarkiaren kodea: J1412239