191. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan enkantea

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.–Mortua hermendian, 229 haritz amerikarrez osatua, 339,5 metro kubiko zur eta 416 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 15.277 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Proposamen ekonomikoak, fidantza gisa Udal Diruzaintzan hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekinarekin batera, Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira edo legez ezarritako bideak erabiliz, 2014ko urriaren 17ko eguerdiko 12:00ak baino lehen.

Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2014ko urriaren 17an, ostiralarekin, arratsaldeko 13:30etan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2014ko irailaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1412972