2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Aldaketa xehakatua Udal Planean, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzei buruz Hirigintza Arauek ezartzen dituzten baldintza partikularrei dagokienez. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2014ko irailaren 18an egin bilkura arruntean, erregelamenduaren araberako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:
2014ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n, eta jendaurrean egonik, handik goiti hilabete iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hori kontuan harturik,
Aho batez erabaki da:
1. Behin betiko onestea Los Arcosko Udal Planeko Hirigintza Arauetako 42. artikuluaren 10. atalean aldaketa xehakatua egiteko Los Arcosko Udalak sustatu duen espedientea.
2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Espedientearen kopia eginbidetua Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura, orok jakin dezan eta Planeamenduaren Erregistroan sar dadin.
Los Arcosen, 2014ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1412964