2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
Alkatetzaren ebazpena
2014ko irailaren 22an, Genevillako Udaleko alkate udalburuak Alkatetzaren 079/2014 Ebazpena eman zuen. Hartan, abstentziorako legezko betebeharra gertatu denez, Genevillako Udaleko alkateorde Eusebio Pérez del Notario Fernández eskuordetu du, bere ordez ari dadin espediente honi hirigintzako eta irekitzeko jarduera lizentzia ematean: “familia bakarreko etxebizitza eraikitzea”, Iñaki Echagoyen Fernández de Mendiolak eskaturik tramitatua, Genevilla 2. poligonoko 299. lurzatian.
Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluko xedapenen ondorioak izan daitezen.
Genevillan, 2014ko irailaren 23an.–Alkate udalburua, Esteban Echagoyen Arriaga.
Iragarkiaren kodea: L1412963