2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2014ko abuztuaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Baztanen, 2014ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1412943