190. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA. Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 30ean hartutako Erabakiarena. Horren bidez, Eguesibarko udalerriaren gaztelaniazko izena aldatzea xedatzen da, hemendik aurrera, “Egüés” gabe, “Valle de Egüés” izan dadin.

Erabaki horren euskarazko argitalpenean (2014ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 19koa) akats bat dagoela ikusirik, bidezkoa da zuzentzea.

Lehen paragrafoan, hau dio:

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 30ean hartua, Eguesibarko udalerriaren gaztelaniazko izena aldatzea xedatzen duena. Hemendik aurrera, “Egués” gabe, “Valle de Egüés” izanen da, eta euskarazko izen ofíziala berriz, “Eguesibar”.

Honela behar du:

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 30ean hartua, Eguesibarko udalerriaren gaztelaniazko izena aldatzea xedatzen duena. Hemendik aurrera, “Egués” gabe, “Valle de Egüés” izanen da.

Erabakiaren 1. puntuan,

Honela dioen tokian:

Eguesibarko Udalak eskatutako izen aldaketa onestea. Hemendik aurrera, udalerri hori gaztelaniaz, “Valle de Egüés” izanen da, eta “Eguesibar” euskaraz.

Honela behar du:

Eguesibarko Udalak eskatutako izen aldaketa onestea. Hemendik aurrera, udalerri hori, gaztelaniaz, “Valle de Egüés” izanen da.

Iruñean, 2014ko irailaren 22an.–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: F1412960