1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
76/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ignacio Amézqueta Pueyo jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Ignacio Amézqueta Pueyo jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko abuztuaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1411866