190. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Udal biztanleen erroldan iraungipenagatik izandako baja jakinaraztea

Olaztiko alkateak erabaki du atxikitako eranskinean agertzen diren pertsonen erroldako inskripzioaren iraungipena adieraztea eta udal erroldan baja ematea. Bajak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluari jarraikiz egingo dira (14/2003 Lege Organikoak aldarazi zuen legea). Bajaren data interesdunari egindako jakinarazpenarena bera edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen deneko egunekoa izango da.

Ezin izan denez jakinarazi Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusitako moduan, jakinarazpena aipatu Legearen 59.5 eta 61 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz egingo da.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Olaztin, 2014ko irailaren 24an.–Alkatea, Gurutze Rodriguez Armendariz.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Izen abizenak: Susana Badillo Ruiz. Egoitza txar. edo pasaportea: 004156569. Jaiotze data: 1971-10-25. Nazionalitatea: Mexiko. Iraungitze data: 2014-06-12.

Iragarkiaren kodea: L1412953