190. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 124/2014 prozedura

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkaria.

Fernando Laseca Arellano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra Sociedad Cooperativa de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Wilson Rodrigo Nogles Itaz jaunaren, Ramona Jahaira Rosado García andrearen eta Lilia Maríana Nogales Itaz andrearen aurka bideratu den 124/2014 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:

Hiri finka: pisua, Tuterako María Aperregui kaleko 5 zenbakiko beheko solairuan dagoen etxebizitza. Azalera erabilgarria 80,08 m²-koa da. Sotoko solairuko 7. zenbakiko garajea eta solairuarteko 26. zenbakiko trastelekua ditu erantsita.

Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.406. liburukia, 962. liburua, 57. orria, 41.919. finka.

Tasazio balioa: 115.000,00 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko urriaren 31, goizeko 11:15ean, organo honetan (Tuterako Merindades etorbidea, 66, lehenengo solairua).

Enkantearen baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santander entitatearen ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontuan, 3184000000012414 kontzeptuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da ez dela ezer ageri jarduketetan.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta hala jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Tuteran, 2014ko irailaren 17an.–Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1412939