190. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

1/2014 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, irailaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea:

Kreditu transferentzia: 721 770 kontu-saila, Ibarrean enplegua sustatzea eta horretarako inbertitzea, 20.000 euro.

Finantzaketa: 20.000 euro gutiago, 121 281 kontu-sailean (erreserba, gastu orokorretarako).

Espedientea Batzordearen Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ezkarozen, 2014ko irailaren 15ean.–Batzordeko burua, Javier Udi Mancho.

Iragarkiaren kodea: L1412841