190. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Herrilurraren okupazioa

Olorizko Kontzejuak, 2014ko abuztuaren 13an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 4. poligonoko 99. lurzatia, herrilurra bera, okupatzeko espedientea. Xedea da uraz hornitzeko hodia paratzea baserritik bordara, Olorizko 4. poligonoko 98. lurzatian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, interesdunek espedientea kontsultatu eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Oloritzen, 2014ko abuztuaren 29an.–Kontzejuko burua, José Joaquín Cabodevilla Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1412961