190. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Bidearen mugaketa

Arantzako Udalak, 2014ko irailaren 4an egindako bilkura arruntean, hitzez hitz honako hau dioen erabakia hartu zuten, besteak beste:

“Ikusirik Larretako alderdiko bidearen mugaketa egiteko beharra (5. poligonoko 560, 561, 562, 564, 565, 567, 605, 604, 603, 602 eta 729 lurzatien artekoa), nahiz katastroko planoetan agertu bertan ez delakoz ongi ezagutzen eta hori berreskuratzeko herri ondasun bezala.

Ikusirik Udaleko idazkariaren txostena.

Ikusirik Carlos Loizu Loizu teknikoaren 2014ko abuztuaren 25eko txostena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluaren eta ondorengoen arabera.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erreglamenduaren 47. artikuluaren eta ondorengoen arabera.

Aho batez, erabaki dute:

1. Aipatutako bidearen mugaketaren espedienteari hasiera ematea onartzea.

2. Adierazitako txostena eta gastua onartzea.

3. Akordio honen berri ematea bideak ukitzen dituen jabe guztiei eta finka horien gainean errotutako eskubide errealen titularrei, eta, orobat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarkia argitaratzea eta ondorengo 40 egunetan epea irekitzea, interesdunek beren eskubideak defendatzeko egoki deritzen dokumentu guztiak aurkezteko. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

4. Erabaki hau eta mugaketa egiteko eguna eta tokia (2014ko abenduaren 11n, goizeko 10,00etan) Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Arantzako Udaleko Alkatea eta Udaleko idazkaria, Udalaren ordezkari izendatzea, neurketa egunerako.

6. Erabaki hau Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea, oharra idatz dezan. Halaber, erabaki honen berri emanen zaie Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Herrilurren Atalari.

7. Erabaki honen aurka, mugaketa espedientea hasteko tramite hutsa denez, ez dago errekurtsorik jartzerik, ezertan ukatu gabe interesdunek eskubidea dutela bidezko iruditzen zaizkien alegazioak eta agiriak aurkezteko, erabaki honen 3. atalean zehaztutakoari jarraikiz.”

Arantzan, 2014ko irailaren 22an.–Alkatea, Ander Almandoz Indacoechea.

Iragarkiaren kodea: L1412931