190. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

3 eta 4. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aranguren ibarreko Udalak, 2014ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 3 eta 4. aldaketak 2014ko aurrekontuan.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2014ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3an; jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik jasotzen den gisara:

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan

Kreditu berezia:

1.4320.60108. Mutiloartea sektorea: 25.000,00 euro.

Finantzabide lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

4. aldaketa 2014ko aurrekontuan

Kreditu transferentzia:

Eskuratzailea: Enpleguaren Tokiko Plana (INTERESA), 42.000,00 euro.

Lagatzailea: Ilundain fundazioko lorategietako mantentze lanak, -42.000,00 euro.

Eskuratzailea: kirolaren babesletza eta mezenasgoa, 7.000,00 euro.

Lagatzailea: lankidetza eta jarduera solidarioak, -7.000,00 euro.

Mutiloan, 2014ko irailaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1412929