2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, administrari-ofizial lanpostuak, hizkuntz eskakizunik gabeak, hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazio bidez, betetzeko zerrenda osatzeko, Barañaingo Udalean sortzen diren premiei erantzun beharrez. Honako hauei buruzko jakingarriak: izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda,
ariketa egiteko data eta Udaleko langileak ordezkatuko
dituen epaimahaikidea
Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren irailaren 22ko 1037/2014 Ebazpenaren bidez, onetsi da deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Deialdi hura 2014ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, eta haren 5 eta 6. oinarriei jarraikiz, Udalaren web orrian eta Barañaingo herriko Etxeko iragarki oholean baizik ez da argitaratuko.
Aditzera ematen da, ondorio horietarako, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuak direla Barañaingo Udalaren web orrian eta iragarki oholean, irailaren 24an hain zuzen, eta alegazioak aurkezteko epea urriaren 6an amaituko dela.
Bertzalde, ebazpen horretan, jakingarritako baizik ez bada ere eta izangaien behin betiko zerrenda onestean tokia eta ordua zehaztuko badira ere, ariketaren eguna biltzen da, deialdiaren 6. oinarriak nahi duen gisara, urriaren 25a izanen baita.
Hondarrean, jakitera ematen da Udaleko langileak ordezkatuko dituen epaimahaikidearen izendapena; hura Lucía Sesma Vallés izanen da.
Barañainen, 2014ko irailaren 24an.–Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1412991