19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ediktu bidezko jakinarazpena

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea urratzeak ekarritako zehapen espedienteari buruzko ebazpenaren jakinarazpena.

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legean araututa dagoen ustezko urratzea egiteari lotuta eman duen behin betiko ebazpena ezin izan da jakinarazi -ondorengo zerrendan ageri da zigor hori-. Hori dela-eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplikagarria den gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren udaleko edo kontzejuko iragarki oholean.

Ebazpen horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkaria, María Teresa Donázar Pascal.

Eranskina

Espedientea: 2013/PCD-SAN/000002.

Behin betiko ebazpenaren zenbakia: 397/2013.

Izena: Assane Fall Diop.

Herria: Iruñea.

Salaketaren eguna: 2013/02/01.

Salatutako gertakaria: Bidaiarien zerbitzu publiko berezia egitea, 9 toki arteko ibilgailuan, baimenik izan gabe.

Urratutako agindua: Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 59. artikulua.

Ebazpena: AssaneFallDiop zigortzea 1.301 euroko isuna ezarrita, taxi zerbitzua emateagatik dagokion lizentzia izan gabe (Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 63. artikulua).

Espedientea: 2013/PCD-SAN/000005.

Behin betiko ebazpenaren zenbakia: 398/2013.

Izena: Castañeda Terrones Peter Harol.

Herria: Iruñea.

Salaketaren eguna: 2013/03/24.

Salatutako gertakaria: Taxi zerbitzua ematea aginduzkoa den lizentzia izan gabe.

Urratutako agindua: Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 59. artikulua.

Ebazpena: Peter Harol Castañeda Terrones zigortzea 1.301 euroko isuna ezarrita, taxi zerbitzua emateagatik dagokion lizentzia izan gabe (Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 63. artikulua).

Iragarkiaren kodea: L1401010