19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Idoia Nieves Nuin andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108.3 artikuluak xedatzen du erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, erakunde autonomoa atxikia duen departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Idoia Nieves Nuin andrea, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Dekretu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1401007