19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Ediktua

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2014ko urtarrilaren 20ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Oteitzako Bake Epaitegia: Jesús Arandigoyen Asiain jauna (NAN zenbakia: 72.618.725-C) eta Jesús Echarri Goñi jauna (NAN zenbakia: 72.630.403-Z), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Leitzako Bake Epaitegia: Izaskun Iparraguirre Baleztena andrea (NAN zenbakia: 44.625.383-R) eta Amaia Iparraguirre Baleztena andrea (NAN zenbakia: 72.678.980-S), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Mañeruko Bake Epaitegia: Rubén Irisarri Arbeloa jauna (NAN zenbakia: 72.691.378-Q), ordezko bake epaile.

Seigarrena.–Untzitiko Bake Epaitegia: Felipe Asiain Ardanaz jauna (NAN zenbakia: 72.645.388-A) eta Irene Tortajada Fernández andrea (NAN zenbakia: 02.531.395-S), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Desojoko Bake Epaitegia: José Javier Álvarez de Eulate Pérez de Albéniz jauna (NAN zenbakia: 16.588.434-Y) eta Primitivo Montes Ciudad jauna (NAN zenbakia: 15.908.890-C), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Zortzigarrena.–Sesmako Bake Epaitegia: Iñigo Etayo Etayo jauna (NAN zenbakia: 6.579.416-G) eta Beatriz Palacios Mangado andrea (NAN zenbakia: 72.668.042-W), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Hogeita hamaseigarrena.–Oizko Bake Epaitegia: Juan Pedro Goñi Tellechea jauna (NAN zenbakia: 15.821.718-H) eta María Carmen Echeverría Tellechea andrea (NAN zenbakia: 72.645.673-N), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Hogeita hamazazpigarrena.–Obanosko Bake Epaitegia: Silvia Zabalegui Torrillas andrea (NAN zenbakia: 44.633.407-K), bake epaile titular.

Hogeita hemezortzigarrena.–Bidaurretako Bake Epaitegia: María Josefa Beloqui Arrondo andrea (NAN zenbakia: 15.789.514-Z) eta Eva Apesteguía Caldera andrea (NAN zenbakia: 33.434.853-Y), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 20an.–Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1401054