19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2014ko ekitaldiko karga-tasak

Zabaltzako Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

2014ko karga-tasak.

2014ko ekitaldirako karga-tasa hauek finkatzea:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. %1eko zerga-tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Arraitzan, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1400935