19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aurrekontuko 1/2013 eta 2/2013 aldaketak.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

–Kreditu berezia:

432-766 kontu-saila.–Urbiola Kontzejuarendako diru-laguntza, Karrika Berria konpontzeko. 8.000,00 euro.

–Kreditu berezia:

Kontu-saila.–Iguzkitzako Udalaren II. Argazki Lehiaketako sariak: 600,00 euro.

Guztira: 8.600,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

–Finantzabidea:

432-281 kontu-saila.–Ustekabeak.

Guztira: 8.600,00 euro.

Iguzkitzan, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L1400905