19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

2/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu horren 13.2 artikuluak zehazten du osasun laguntzako zerbitzuen, atalen eta unitateen egitura Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez ezarriko dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu ondoren.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren egitura indartu beharrak osasun laguntzaz kanpoko bi unitate sortzera eramaten du, Nafarroako Ospitaleguneko Hornidura Atalaren menpe. Aldi berean, sorrera horren kostua konpentsatzeko, beste bi unitate administratibo amortizatzen dira; hain zuzen, Ubarmingo Biltegi Unitatea eta Nafarroako Ospitaleko eraikinetako Elikadura Unitatea.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Agindua aldatzen da ondoko alderdi hauetan (foru agindu haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan):

Bat.–Zortzigarren ataleko 13. puntuko a) letra kentzen da.

Bi.–Zortzigarren ataleko 14. puntua kentzen da.

Hiru.–Zortzigarren ataleko 32. puntuko d) letra aldatzen da. Hona hemen testu berria: “d) Kodetzeko eta Datuak Aztertzeko Unitatea”.

Lau.–Zortzigarren ataleko 32. puntuari e) letra eransten zaio. Hona hemen testu berria: “e) Eskabideak eta Fakturak Sartu, Erregistratu eta Aurrefakturatzeko Unitatea”.

Bost.–Zortzigarren ataleko 33. puntuko b) eta c) letrak kentzen dira.

Sei.–Zortzigarren ataleko 34. puntuko c) letra aldatzen da. Hona hemen testu berria: “c) Produktuak kostu zentroei banatzea”.

Zazpi.–Zortzigarren ataleko 36. puntua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

“Kodetzeko eta Datuak Aztertzeko Unitatearen eginkizunak.

Kodetzeko eta Datuak Aztertzeko Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Ospitaleguneak erosten dituen produktuen katalogoa eguneratu, bateratu eta araztea.

b) Produktuen katalogoan produktu berriak sar daitezela proposatzea.

c) Datuak eta kontsumitutakoa aztertzea produktuak erosteko lehiaketak prestatzeko.

d) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitaleguneko Hornidura Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak”.

Zortzi.–Zortzigarren atalari 36. bis puntua eransten zaio. Hona hemen testu berria:

“36. bis.–Eskabideak eta Fakturak Sartu, Erregistratu eta Aurrefakturatzeko Unitatearen eginkizunak.

Eskabideak eta Fakturak Sartu, Erregistratu eta Aurrefakturatzeko Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Produktuak hartzea eta biltegian sartzea.

b) Hornitzaileen fakturak erregistratu eta konformatzea eta ordaintzeko tramitatzea.

c) Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitaleguneko Hornidura Ataleko buruak berariaz agintzen dizkionak”.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 9an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1400599