19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2013ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko udal ordenantzan.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2013ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 23an, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Arguedasen, 2014ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

ORDENANTZAK ALDATZEKO PROPOSAMENA

5.3.3.3.–Bolumenaren gaineko ordenantzak.

Eraikin bakartuak, nekazaritzako, abeltzaintzako eta haien eratorrietarako ustiategitako direnak.

8.–Atzeraemateak lurzatiko mugetara. 5 metro.

Iragarkiaren kodea: L1400949