19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 1/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 11/2012 Foru Dekretua, ekainaren 22koa, aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen departamentuen egitura ezarri zen.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, bateratu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumenen esparrua zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 19.2 artikuluan ezartzen denez, berriz, departamentuak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, hala nola departamentu bakoitzaren eskumeneko jarduera administratiboaren zein sektoretan arituko den finkatzea, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio eta lehendakariaren foru dekretu bidez egin beharko du.

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen. Foru dekretu hori 2012ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an, eta ekainaren 29ko 19/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez aldatu zen (2012ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 4an).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eraginkortasun handiagoa izan dezan, bidezko da hein batean aldatzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eskumen esparrua.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 19.2 artikuluan ezarritakoaren babesean,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren 3. artikulua aldatzea.

Honela idatzita gelditzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren 3. artikulua:

“3. artikulua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren eskumenen esparrua.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: kultur ondarea babestu eta handitzea; herritarrek kulturarako sarbidea izateko erraztasunak ematea; Nafarroako turismo sektorea antolatu eta bultzatzea; barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea; Lehendakariari laguntzea; Parlamentuarekiko eta Foru Komunitateko, autonomia erkidegoetako, Espainiako eta Europako beste erakunde batzuekiko harremanak; Nafarroako Gobernuaren erakunde irudia babestu, garatu eta sustatzea; Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzea; informazio politika koordinatzea; herritarrentzako arreta; hedabideak; Nafarroako Gobernuaren agerpena Interneten eta sare sozialetan; Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrekiko eta Nafarroako Etxe eta Zentroekiko koordinazioa; bai eta Gobernuaren eledunaren eginkizunak ere."

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren 4. artikulua aldatzea.

Honela idatzita gelditzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren 4. artikulua:

“4. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eskumenen esparrua.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: Gobernuko Idazkaritza; erregistro orokorra; administrazioa erraztea eta administrazio elektronikoa garatzea; informazioaren gizartea garatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, Nafarroako Aldizkari Ofiziala; Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan; Nafarroako Zuzenbidea sustatzea; herritarren parte-hartzea; hauteskunde prozesuak; funtzio publikoa; segurtasun politikak; polizia; jokoa eta ikuskizunak; babes zibila eta larrialdietako arreta; Justizia Administrazioa; delituen biktimei laguntzea; delitugileak birgaitu eta gizarteratzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

AZKEN XEDAPENA

Azken xedapen bakarra.–Indarraldia.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1401005