186. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa. Udal ordenantza, enpresa jarduera
berriak sortzeko laguntzak arautzen dituena

2014ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an, argitara eman zen Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketen behin betiko onespena (Udalak 2014ko apirilaren 2ko osoko bilkuran onetsi zituen).

Haren bidez ordenantzaren testu osoa argitaratu zen, eta ez bakarrik ordenantzaren aldaketa zehatzak.

Argitara ematen dira, behin betiko, osoko bilkuran onetsitako aldaketak, eranskinean ageri direnak, eta deialdia 2014ko maiatzaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasi dira eskaerak aurkezteko epeak.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2014ko irailaren 9an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

ERANSKINA

–Ordenantzaren izenburua aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

TUTERAN ENPRESA JARDUERA BERRIAK SORTZEKO
LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

–1. puntua (Zioen azalpena) aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

Tuterako Udalak, Industria eta Enpleguko Zinegotzigoaren bitartez, enpresa ekimena sustatu eta enplegua nahiz autoenplegua bultzatu eta babestu nahi ditu. Ordenantza honen xedea enpresa jarduera berrien sorrera sustatzea da, Tuteran kokatzen direnendako laguntzak emanez.

–2. puntua (Xedea) aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

Ordenantza honen helburua eta xedea da Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko diru-laguntzak ematea.

Onuradun izanen dira Tuterako udalerrian enpresa berriak sortzen dituztenak iazko urriaren 1etik aurtengo irailaren 30era bitarte, biak barne. Honi dagokionez, jardueraren hastapeneko datatzat hartuko da jarduera ekonomikoen gaineko zergan enpresa sortu berriaren xedeari dagokion epigrafeko altan agertzen dena.

Ordenantza honetatik aparte daude:

a) Lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten, handitze baten edo egiturazko aldaketa baten ondoriozko enpresak eta enpresa jarduerak.

b) Enpresak eta enpresa jarduerak hirian bertan lekuz aldatzea, JEZa eta jabeak aldatzea ekarri ala ez.

c) Jarduera beraren edo antzekoaren titulartasun aldaketak.

d) Eskualdatzeak.

e) Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da, halaber, JEZean alta eman aurreko 5 urteen barnean jarduera bera edo antzekoa norberaren kontura egin izana.

f) Enpresa jarduera edo enpresa zenbait bazkidez osatuta baldin badago, inor ez da izanen bere kontura aritu izana JEZean alta eman aurreko 5 urteen barnean jarduera berean edo antzekoan.

g) Deialdi honetatik kanpo daude aurreko urteetan ordenantza honen bidez diru-laguntza jaso duten pertsonak, enpresa jarduerak edo enpresak, betiere jarduera beretan edo antzekoetan (merkataritza izen bera barne) aritzeko baziren laguntza horiek.

Ez dira jarduera ekonomiko berritzat hartuko deialdi honen ondorioetarako, honako hauek: deialdiaren aurretik jada jarduera ekonomiko batean aritu arren JEZeko beste epigrafe batean alta ematen dutenak edo sustatzaileak aldatzen dituztenak, hasierako jarduera ekonomikoa mantendu ala ez.

–5. puntua (Diru-laguntza eskatzeko baldintzak eta haien frogabideak) aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

Baldintza orokor hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek, sozietate irregularrek eta pertsona juridikoek eskatzen ahal dute diru-laguntza:

a) Tuteran kokaturik egotea.

b) Bere betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzakoak, Nafarroako Gobernuko Ogasunekoak eta Tuterako Udalekoak beteak dituela frogatzea.

c) Tuterako Udaleko jarduera ekonomikoen zergan alta emanda egotea deialdian ezarritako epeetan.

d) Behar diren obra lizentziak, kasuan kasuko jarduera egiteko beharrezkoak direnak (jarduera sailkatuena eta irekitzekoa) eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga eskatu eta ordaindu izana.

–6. puntua (Diruz laguntzen ahal diren gastuak) aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

1.–Diruz laguntzen ahal diren kostuak honako hauek dira:

a) Notarioen, erregistratzaileen eta negozioa abian jartzeko aholkularitzaren zerbitzu-sariei dagozkien gastuak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 450 euro.

b) Lokalaren alokairuaren gastu arruntak. Bazterturik daude: errentatzaile eta errentariaren arteko harreman juridikoa edo ahaidetasunekoa duten alokairuak, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino; edo pertsona fisiko edo juridikoren bat aldi berean denean errentatzaile eta errentari. Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan duten alokairuei ere ez zaie diru-laguntzarik emanen. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro hilean. Alokairuko sei hilabete lagunduko dira gehienez ere, jardueraren hastapeneko datatik hasita, hura ordenantza honen 2. artikuluan zehazten den gisara harturik. Ez da diru-laguntzarik emanen fidantza eta berme kontzeptuetarako. Aurretiaz ordaindutako zenbatekoak ere ez dira diruz lagunduko.

c) Urak, berokuntzak, argiak eta telefono finkoak ekartzen dituzten gastuak. Ez da diru-laguntzarik emanen telefonia mugikorrak ekartzen dituen gastuetarako. Fakturaren %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 50 euro hilean kontzeptu bakoitzeko. Ez dira sartzen lotune eskubideak eta zergak. Gastuen sei hilabete lagunduko dira gehienez ere, jardueraren hastapeneko datatik hasita, hura ordenantza honen 2. artikuluan zehazten den gisara harturik. Diruz laguntzen ahal diren kontzeptuetako bi edo gehiago sartzen badira faktura batean, gehienekoa 50 eurokoa izanen dira faktura bakoitzeko. Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan dagoenean gastuei ez zaie diru-laguntzarik emanen.

d) Merkaturatzeko publizitate gastuak: liburuxkak eta txartelak argitaratzea, katalogoak eta logotipoak diseinatzea, komunikabideetan iragarkiak jartzea, errotulazioa ... %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 350 euro. Lagin bat aurkeztuko da diru-laguntza eskatzen den kontzeptu bakoitzeko. Lokalaren errotulazioak edo kartelak direnean, argazki bat aurkeztu beharko da.

e) Markaren eta merkataritzako izenen erregistroak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro.

f) Web baten domeinuaren erregistroa. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 60 euro.

g) Enpresaren web orria egitea. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro.

h) Sustatzaileek eta langileek enpresa jarduera orokorraren abiatzearekin ikusteko duten ikastaro, mintegi eta jardunaldietan parte hartzea, baita diruz laguntzen den jarduerarekin modu zuzen eta berariazkoan ikusteko dutenetan parte hartzea ere, diruz laguntzen den jarduera hasi aitzineko 18 hilabeteko epean egin badira. Ez dira diruz lagunduko graduko ikasketak, masterrak eta graduatu ondoko ikastaroak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300 euro.

i) Aktibo finko berri hauek erostea: mahai gaineko ordenagailuak, inprimagailuak, ordenagailu eramangarriak eta salmenta puntuko terminalak. Ez dira diruz lagunduko ez tabletak ez ipadak. Behar bezala justifikatuta dauden eta enpresa jarduera garatzeko beharrezkoak diren aktibo finkoak izan behar dute. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 350 euro. Enpresa jardueraren helbide soziala ohiko etxebizitza bada, diru-laguntza 150 eurokoa izanen da gehienez.

j) Lanpostuak: sustatzaileaz gaineko lanpostu bakoitzeko, diru-laguntza hau emanen da:

1.–Enpresaren sustatzaileaz gaineko lanpostuengatik: 800 euro.

2.–Emakumeek, “egoera ahulean dauden langileek”, 35 urte baino gutiagoko gazteek eta “desgaitasuna duten langileek” (minusbalio gradua %33koa edo handiagoa dutenak) betetzen dituzten lanpostuengatik: 1100 euro.

“Egoera ahulean dauden langileak” dira:

a) Aitzineko sei hilabetean enplegu finko ordaindurik izan ez dutenak, edo

b) Ikasketetan bigarren hezkuntzara edo goi mailako lanbide heziketara iritsi ez direnak (bigarren graduko lanbide heziketa edo batxilergoa).

c) 50 urtetik goitikoak.

3.–I+G+B jarduerak egiteko sorturiko lanpostuengatik: 1.400 euro.

j) atalean ez dira metatzen ahal azpiatal bakoitzeko (1, 2, 3) zenbatekoak elkarrekin.

2.–Diruz laguntzen ahal diren gastuei buruzkoak argitzeko oharrak:

a) a)tik i)ra bitarteko ataletan aipatu diren gastuei dagokienez:

a.1) Kontzeptu beretarako beste erakunde batzuen bidez diru-laguntzarik lortzen bada, osotara biltzen den laguntza ez da diruz laguntzen ahal den kostuaren %70 baino gehiago izanen.

a.2) Diruz laguntzen ahal diren gastuetatik bazter geldituko dira BEZa, tasak eta zergak.

a.3) Diruz laguntzen ahal den gastuaren xedearekin bat egiten duen jarduera duten enpresek luzatuak izan behar dira fakturak.

b) l) atalean aipatu den gastuari dagokionez:

b.1) Lanpostuko diru-laguntza bildu ahal izateko, kontratuek sei hilabeteko iraupena izan behar dute gutxienez. Kontratuen kopiak aurkeztu beharko dira, beren nomina desberdinak eta guzti, baita Gizarte Segurantzarekiko kotizazioei dagozkien ziurtagiriak ere.

b.2) Desgaitasuna duten langileak kontratatzen direnerako, aurkeztu beharko da minusbaliotasun mailaren ziurtagiria, dagokion erakunde publikoak sinatua.

b.3) l) atalean ez dira metatzen ahal azpiatal bakoitzeko (1, 2,3 ) zenbatekoak elkarrekin.

b.4) Kontratuak lanaldi partzialerako baldin badira, diru-laguntzaren zati proportzionala kalkulatuko da.

c) 35 urtetik beheitiko sustatzaileek proposatutako jarduera guztietan, laguntzen ehunekoa %15 handiagoa izanen da, eta ehuneko berean handituko dira aitzinean aipatu diren gehienekoak. Ehuneko hori kontuan hartuko da enpresa jardueraren sustatzaile guztiek baldintza hori betetzen badute.

–9. puntua (Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak) aldatu da, ñ) azpiatala gehituz:

ñ) Sustatzailearen edo sustatzaileen lan bizitza.

–11. puntua (Diru-laguntza ebatzi, jakinarazi eta ordaintzeko epea) aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

Ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez, behar den eskaera aurkezten denetik hasita. Tuterako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio aurkezturiko eskaeren gaineko ebazpena ematea.

Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, laguntzaren %75 ordainduko da lehen ordainketa batean.

Onuradunak ordenantzaren helburua eta deialdian ezarritako iraunaldia bete dituela egiaztatu ondoren eginen da azken likidazioa.

–13. puntua (Diruz laguntzen ahal diren gastuak) aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

Diru-laguntza bildu ahalko dute diruz laguntzen den jardueraren ezaugarriekin bat heldu diren gastuek.

Benetan egindako gastutzat joko da deialdi honetan ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen fakturatu eta ordaindu dena.

–14. puntua (Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna eta laguntzen “de minimis” izaera) aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

Deialdi honetako diru-laguntzen xede diren jarduerak bateragarriak dira edozein administrazio, entitate edo pertsonak xede berarekin emandako beste diru-laguntza batzuk hartzearekin, baina bildutako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, ez da inoiz izanen diruz lagundutako gastuen kostuaren %70 baino gehiago. Muga hori ez da, dena dela, aplikatuko lanpostuen sorrerari dagokion atalean.

Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

–Aldatu egin dira aurkeztu beharreko eranskin hauek.

I. ERANSKINA

Tuteran enpresa jarduera berriak sortzeko laguntzetarako eskabidea

Datuak:

Izena

Herria

Helbidea

NANa

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Honako hau ordezkatuz:

Izena edo sozietatearen izena

IFK edo NANa

Jardueraren kodea-EJSN

Herria

Kalea

Poligonoa

Kudeatzailearen izena

Telefonoa

Faxa

Web orria

Helbide elektronikoa

Behean sinatzen dudan honek eskatzen dut eskaera honi dagokion deialdian onar nazazuen.

Adierazten dut eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen ditudala. Hitz ematen dut deialdiko betebehar guztiak beteko ditudala eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatuko ditudala.

Adierazten dut ez dudala aipatu diren debekuetako bakarrik ere eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ditudala.

Tuteran, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

Eskatzailearen sinadura

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Eskatutako diru-laguntzari dagokionez, adierazten dut:

Ez dudala eskabide honen xederako inolako diru-laguntzarik jaso beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik.

Eskabide honen xederako ondoko diru-laguntza hauek eskatu eta/edo jaso ditudala beste administrazio publiko batzuetatik edo Estatuko zein nazioarteko entitate publikoetatik, entitate pribatuetatik edo partikularrengandik:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

(Onartu zain dagoena)

Datuen gaurkotzeari buruz:

Hitz ematen dut aitorpen honetan aipatutako diru-laguntzetan gertatzen den edozein aldaketa Departamentuari jakinaraziko diodala, idatziz, 15 eguneko epean, haien jakinarazpena jasotzen dudanetik aitzina. Orobat, diru-laguntza eskatu diedan beste entitate publiko guztiak ere jakinaren gainean jartzeko konpromisoa hartzen dut. Horretaz gainera, jarduera abian jarri eta lehen 18 hilabeteko epean izaten ahal den edozein gorabeheraren berri emateko konpromisoa, deialdi honetan ezarritakoarekin bat.

Tuteran, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

Eskatzailearen sinadura

Iragarkiaren kodea: L1412325