184. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2014 aldaketa

Kreditu berezia

GASTUAK:

Kontu-saila: 1.323.16001.–Aldi baterako langileen gizarte segurantza. Zenbatekoa: 1.800,00 euro.

Kontu-saila: 1.323.13101.–Aldi baterako langileen ordainsariak. Zenbatekoa: 4.700,00 euro.

FINANTZAKETA:

Diru-sarreretako kontu-saila: 1.45507.–Zuzeneko enplegu aktiborako diru-laguntza. Zenbatekoa: 5.200,00 euro, eta diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, zenbatekoa: 1.300,00 euro.

Lapoblacionen, 2014ko irailaren 8an.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1412445