184. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aurrekontuko 01/2014 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2014ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza:

1 521 60103.–Zugarramurdiko bidea moldatzea: 117.616,88 euro.

Finantziazioa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: -117.616,88 euro.

Etxalarren, 2014ko irailaren 5ean.–Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1412410