183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantea. Titulu judizialak betearazteko 45/2014 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

45/2014 betearazpen-prozeduran, hurrengo finka enkantean besterentzea erabaki da:

Enkantean jartzen den ondasun higiezina: (Hiri finka.–1. zenbakiko trastelekua, Zizur Nagusiko Etxesakan zeharkalean, z.g., den eraikineko sotoan. Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: Zizur Nagusiko 2.783. finka.)

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 6.500 euro.

Enkantearen lekua, eguna eta ordua: 2014ko urriaren 17ko 10:15ean, organo honen 101. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ondasun higiezinaren edukitza egoera: ez dago horren berri.

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko irailaren 8an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1412320