183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

398/2014 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hasierako lanbide kualifikazioko programetako modalitate berezia baimentzen duena (HLKPB) Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoen bidez sostengatutako ikastetxeetan 2014-2015 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko alderdiak arautzen ditu oinarrizko Lanbide Heziketako zikloei dagokienez, zeinek hasierako lanbide kualifikazioko programak ordeztu baitituzte. Aurrekoa garatu beharrez, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bidez, berariazko alderdiak arautu dira Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako oinarrizko Lanbide Heziketari dagokienez. Errege dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian, Lanbide Heziketako hezkuntza programak ezarri dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleendako.

Hasierako lanbide kualifikazioko programak uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroako Foru Komunitatean. Horrek hiru modalitate ezarri ditu: oinarrizko modalitatea, lanbide lantegien modalitatea eta modalitate berezia. Hasierako lanbide kualifikazioko programetako oinarrizko modalitatea eta lanbide lantegien modalitatea dira oinarrizko lanbide hezitako zikloekin ordeztu direnak. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat ezarritako Lanbide Heziketako hezkuntza programen bidez ordeztu da modalitate berezia.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 8/2013 Lege Organikoan, azken xedapenetan bosgarrenean, zehaztutako ezarpen egutegian finkatuta dago 2014-2015 ikasturtean Hasierako lanbide kualifikazioko programek jarraitzeko aukera, baldin eta ikasturte hori baino lehen hasiak badira. Hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak egungo Hasierako lanbide kualifikazioko programetako modalitate berezia 2015-2016 ikasturtean ordeztuko du Lanbide Heziketako hezkuntza programa berriekin hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleendako, eta 2014-2015 ikasturtean mantenduko du Hasierako lanbide kualifikazioko programetako modalitate berezia.

Nafarroako Foru Komunitatean Hasierako lanbide kualifikazioko programak arautzen dituen uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduak baimena ematen dio irakaskuntza horietan eskumena duen zuzendari nagusiari beharrezko ebazpen eta jarraibide guztiak emateko, foru agindu honetan xedatutakoa gara dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoen bidez sostengatutako ikastetxeei baimena ematea Hasierako lanbide kualifikazioko programetako modalitate berezia (HLKPB) garatzeko 2014-2015 ikasturtean. Ikastetxeak eta programak ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

2. Programak ematean, uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduari jarraituko zaio. Lanbide moduluen egituraren erreferenteak eta lanbide profilarenak, aldiz, haiek onesten dituzten ebazpenei jarraituko diete, baita Hezkuntza Departamentuak programak garatzen dituzten ikastetxeak antolatu eta funtzionatzeko ematen duen araudi orokorrari ere.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea: Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen, haien Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta ikastetxe eta erakunde ukituetara.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 6an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

Hasierako lanbide kualifikazioko programetako modalitate berezia (HLKPB) - 2014-2015 ikasturtea

IKASTETXE PUBLIKOAK

IKASTETXE BAIMENDUAK

LANBIDE ARLOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

“Burlada FP” IB - Burlata

Sukaldeko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“Elizondo LH” BHI - Elizondo

Bulegoko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

IB Politeknikoa - Lizarra

Elektrizitateko eta bulegoko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“Agroforestal” IB - Iruña

Lorezaintzako laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“María Ana Sanz” Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako Ikastetxe Bateratua - Iruña

Bulegoko laguntzailea. Berezia

Merkataritzako laguntzailea. Berezia

1

1

3.000 ordu

3.000 ordu

“Hezitzaile Eskola” IB

Garbiketako laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB - Iruña

Zeladore laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

Iruñeko Arte Eskola - Iruña

Lanbide artistikoen laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“Ega” BHI - San Adrián

Elikagaien industriako laguntzailea. Berezia (a)

Elikagaien industriako laguntzailea. Berezia (b)

1

1

3.000 ordu

3.000 ordu

“Tafalla” IBP - Tafalla

Bulegoko laguntzailea/Garbiketa. Berezia

1

3.000 ordu

“ETI” IBP - Tutera

Elektrizitateko laguntzailea. Berezia

Merkataritzako laguntzailea. Berezia

1

1

3.000 ordu

3.000 ordu

“Andrés Muñoz Garde” HBI - Iruña

Elektrizitateko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“Torre Monreal” HBI - Tutera

Elektrizitateko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

IKASTETXE ITUNDUAK

IKASTETXE BAIMENDUAK

PROGRAMA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

“Isterria” HBko ikastetxea - Ibero

Elektrizitateko laguntzailea. Berezia

Lorezaintzako laguntzailea. Berezia

Bulegoko laguntzailea. Berezia

1

1

1

3.000 ordu

3.000 ordu

3.000 ordu

“Salesianos Politeknikoa” IB pribatua - Iruña

Zurgintzako laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“Cuatrovientos” IB pribatua - Iruña

Bulegoko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“Santa Catalina Labouré” IP - Iruña

Bulegoko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

“Hijas de Jesús” ikastetxea - Iruña

Ostatuko laguntzailea. Berezia

Bulegoko laguntzailea. Berezia

1

1

3.000 ordu

3.000 ordu

“El Molino” HBko ikastetxea - Iruña

Lanbide artistikoen laguntzailea. Berezia

Elektrizitateko laguntzailea. Berezia

Lorezaintzako laguntzailea. Berezia

1

1

1

3.000 ordu

3.000 ordu

3.000 ordu

‘’San Francisco Javier’’ ikastetxea - Tutera

Bulegoko laguntzailea. Berezia

1

3.000 ordu

F1411193

Iragarkiaren kodea: F1411193