183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

365E/2014 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Leitzako udal mugapean paperaren deribatuak fabrikatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Instalazioaren titularra Sarrio Papel y Celulosa, S.A. da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 30eko 0880/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 130E/2014 Ebazpenaren bidez aldatua.

2014ko maiatzaren 15ean, titularrak instalazioa aldatzeko proiektuaren berri eman zuen, Collowall nabean aldaketen proiektua ezartzeko. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2014ko maiatzaren 22an emandako irizpenaren arabera, aldaketa ez zen funtsezkoa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, horregatik, ez zen beharrezkoa Ingurumen baimen integratu berria ematea; aldaketa nabarmena zen ordea, aldaketa garrantzitsuak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu-baldintzetan, eta, horregatik, aldaketak Ingurumen baimen integratuan jaso eta hura aldatu beharra dago.

2014ko ekainaren 23an, titularrak Ingurumen baimen integratua aldatzeko eskatu zuen, dagokion proiektua gauzatu ahal izateko. Hartan, “Collowal” izeneko nabean egun erabiltzen ez diren eremuak erabili gogo dira mantentze-lanetako lantegiak bertan zentralizatzeko, kokapen bakar batean, haren bulego eta aldagelekin batera, baita ordezko pieza orokorren biltegia eta lehengaien biltegia hartzeko ere.

Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi ziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera. Foru dekretu horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Leitzako udal mugapean paperaren deribatuak fabrikatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzea, “Collowal” izeneko nabean aldaketak egiteko proiektua gauzatzeko. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak Ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte, eta, betiere, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Sarrio Papel y Celulosa, S.A. da.

Bigarrena.–Irekitzeko beste baimenik ez da eskuratu beharko aldatutako instalaziorako; dena dela, titularrak aldaketa abian jartzearen berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta, orobat, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko du, proiektua ebazpen honetako baldintzei jarraikiz egin dela adierazten duena, eta horrekin batera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 40.2 artikuluan adierazitako dokumentazioa ere aurkeztu beharko du.

Hirugarrena.–Titularrak proiektua burutu dela adierazten duen erantzukizuneko aitorpena aurkezten duen egunean edo, edozein kasutan, aldaketa abian jartzen den egunean hasiko dira aplikatzen Ingurumen baimen integratuaren aldaketa honetan ezarritako baldintzak. Bitartean, indarrean dagoen Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aplikatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hots, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Sarrio Papel y Celulosa, S.A.ri, Leitzako Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 13an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1411404