183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1946/2014 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko zaintzaile funtzionarioen barne-mugikortasunaren prozeduran esleitutako destinoak argitaratzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 1151/2013 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko zaintzaile funtzionarioen barne-mugikortasunaren prozedura arautzeko jarraibideak onetsi ziren, ikastetxe jakin batean edo Nafarroako eskualdeetan aritzeko.

Ebazpen horrek lehen oinarrian ezartzen du urtero, hurrengo ikasturterako langile beharrak zehaztuta daudenean, mugikortasun egintza bat izanen dela. Orobat, aipatu ebazpenaren bigarren oinarriko bosgarren puntuak xedatzen du Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla, Irurtzun, Elizondo edo Irunberriko eskualdeetan destinoa izan eta beren atxikipen eskualdean behar nahikoa ez izateagatik, destinoa ezin aukera dezaketen zaintzaileak Nafarroako eskualdean destinoa duten zaintzaileen zerrendan sartuko direla, dagokien hurrenkeran.

2014-2015 ikasturterako plazak aukeratzeko ekitaldia 2014ko ekainaren 27an egin zen.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko zaintzaile funtzionarioen barne-mugikortasuneko prozeduran 2014-2015 ikasturterako esleitutako destinoak argitaratzea:

DESTINOA PLANTILLA ORGANIKOAN

MUGIKORTASUNEAN ESLEITUTAKO DESTINOA

ELIZONDOKO ESKUALDEA

Euskara

Unzu Aguirre, María Ainara

Iruña-Hegoalde Ikastola I.P.

IRURTZUNGO ESKUALDEA

Euskara

Oyarzun Arangoa, Idoya

Eguesibar-Sarriguren I.P.

IRUÑEKO ESKUALDEA

Gaztelania

Apezarena Armiño, María Esperanza

Iruña- Andrés Muñoz Garde H.B.I.P.

Ayerra Gurpegui, Luis Javier

Iruña-Vázquez de Mella I.P.

Hualde Areso, Rosario

Iruña-El lago de Mendillorri I.P.

Martín Montero, María Magadalena

Iruña-Garcia de Galdeano I.P.

TUTERAKO ESKUALDEA

Gaztelania

Arrondo Redrado, Amaya

Tutera- Valle del Ebro B.H.I. (Monte San Julián I.P.arekin osatua)

Pérez Arellano, Lucía

Milagro-Nuestra Señora del Patrocinio I.P.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kontratazio Atalera, Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 25ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1411699