2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
2015eko zerga-tasen eta tasen onespena
Allinibarko Udalak, 2014ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, aho batez eta legez eskatzen den gehiengoarekin onetsi zituen 2015eko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat:
Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek jartzea 2015erako:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20, katastroko balio garbien gainean.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,67, katastroko balio garbien gainean.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3, obraren egiazko kostu osoaren gainean.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. indize hau aplikatuko da: %1.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
a) Zerga honen zerga-oinarria zehazteko indizeak finkatzea:
- 1etik 5 urtera bitarte: 2,2.
- 10 urte bitarte: 2,1.
- 15 urte bitarte: 2.
- 20 urte bitarte: 2.
b) Zerga-tasa urte-tarte guztietarako: %8.
Bigarrena.-Honako tasa hauek ezartzea:
–Fotokopiak: 0,10 euro bakoitza.
–Ziurtagiriak eta lurzati zedulak: euro 1.
–Ziurtagiriak aurrekariekin: 3 euro.
–Fax zerbitzua: euro 1 lehen orria, eta 0,50 euro ondo-ondoko orriak, Nafarroan. Foru Komunitatetik kanpora, 2 euro lehen orria eta euro 1 ondo-ondoko orriak.
–Konpultsak: 0,50 euro.
–Aparkatze txartelak: 3 euro.
–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 80 euro.
–Jarduera sailkatuen espedienteen eta irekitzeko lizentzien tramitazioa: Txosten teknikoaren kostua.
–Prentsako argitalpenak: argitalpenaren kostua.
–Puzgarrien tasa: 60 euro/eguna/puzgarria.
–Pilotalekuko tasa: 3 euro/argi fitxa.
–Mahaia erabiltzeko tasa 2 euro bakoitza.
–Eszenatokia erabiltzeko tasa: 60 euro.
–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.
Hirugarrena.–Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.
Amillaon, 2014ko irailaren 9an.–Alkatea, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1412308