1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. AKATS ZUZENKETA, ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkian.
2014ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14an, argitaratu zen jarraian adierazten diren ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia: garajea, Saloun; garajea, Iruñean eta finka, Alesbesen. Delako iragarki horren erredakzioan, emandako enkante ordua ez zen zuzena. Hortaz, honela zioen tokian:
“1.–Enkantea 2014ko irailaren 25ean eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartuta).”
Honela behar du:
“1.–Enkantea 2014ko irailaren 25ean eginen da, 12:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartuta).”
Iruñean, 2014ko irailaren 10ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.
Iragarkiaren kodea: F1412404