181. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Enkantea. Titulu judizialak betearazteko 185/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Miguel Ángel Escribano Baquedanoren aurka bideratu den 185/2013 betearazpen-prozeduran, enkante bidez honako ondasun hau besterentzea erabaki da:

4203DWN ibilgailua: Iveco Daily 2.3 HPI markako furgoneta (35S12 modeloa). Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 4.500 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko urriaren 3an eginen da, 10:15ean, organo honen 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ibilgailua El Pedrañal alderdian dago, Ribaforadan (Nafarroa).

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko irailaren 8an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1412283