181. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2014-2017 urteetarako, %20 merkeago

Kintoko Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deia egin du, plegu itxien bidez Kintoko ehiza barrutian 7. usategia errentan emateko. Behin %20 kenduta, hona hasierako prezioa:

Usategia: 7. Usategia. Prezioa: 8.000.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere 15 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen, aurkeztu beharko dira Baztango Udalaren erregistro orokorrean, Elizondon, Foru enparantzako 2an. (Erregistroko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Pleguak Baztango Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 12:00etan.

Proposamenak kartazal bakarrean aurkeztuko dira, eta horretan “Kintoko usategietako 7. postua, 2014-2017 urteak” jarriko du; kartazal horren barnean beste bi kartazal sartu beharko dira, guztiak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak izan behar dituzte eta barnean dokumentu hauek:

Lehenengo kartazalak, “Dokumentazioa” izenekoak, dokumentu hauek izanen ditu:

a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:

–Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura aurkezturik, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribaturik.

–Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia, notarioak edo Administrazioak kautotua, edota legalki haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.

–Proposamena beste baten izenean aurkeztuko balitz, notario-poterea aurkeztu beharko litzateke eta apoderatuaren NANa, aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak beteaz.

b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan tasazio prezioaren %2, behin-behineko fidantza gisa, utzi duela egiaztatzen duen gordekina.

Bigarren kartazalak, “Proposamen ekonomikoa” izenekoak, proposamen ekonomikoa bertzerik ez du izanen, iragarki honen bukaeran agertzen den I. eranskineko ereduari egokitua.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai.

Baztanen, 2014ko irailaren 3an.–Kintoko Mankomunitateko burua, Garbiñe Elizegi Narbarte.

I. ERANSKINA

Proposamen eredua

Izen-abizenak: .................................................... adinez nagusia, NAN zenbakia: ............................., helbidea: .............................................., herria: ......................................, telefonoa: .................................., 2014-2017 urteetarako (biak barne) Kintoko usategi eta ehizatokien enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, 7. postuagatik .......................................................................................... euro, BEZa kanpo (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1412448