2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
01. aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2014ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
01. ALDAKETA 2014KO AURREKONTUAN
Kreditu berezia, Fila de la Noguerilla bideko behin-behineko urbanizazioan inbertitzeko
GASTUAK:
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak.
433.62102 kontu-saila.–Behin-behineko argiak. 11.787,51 euro.
432.60003 kontu-saila.–Zorua egokitzea: 3.500,00 euro.
432.62502 kontu-saila.–Seinalizazioa, erremateak eta beste batzuk: 2.712,49 euro.
DIRU-SARRERAK:
Finantzaketa:
VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.000,00 euro.
Tulebrasen, 2014ko irailaren 9an.–Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1412287