2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana Lezkairuko Plan Partzialeko L-50 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2014ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 04-SEP-14 (8/CU).
«Lezkairuko Plan Partzialeko L-50 oinarrizko unitatearen xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB 2014-06-17) argitaratu zen 2014ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26an; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, honako hau
ERABAKI DA:
1. Xehetasun azterlana behin betiko onestea Lezkairuko Plan Partzialeko L-50 oinarrizko unitatean. Hura Ángel Murillo Giminiok aurkeztu du tramitera, Imirun, S.A.ren izenean.
2. Igor bedi erabaki hau Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2014ko irailaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
ARAUDIA



Iragarkiaren kodea: L1412317