2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2014ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 1/2014 aldaketaren espedientea
GASTUAK:
a) Kreditu bereziak:
2. kapitulua: 15.000,00 euro.
4. kapitulua: 376.040,00 euro.
6. kapitulua: 120.000,00 euro.
Aldaketa, guztira: 511.040,00 euro.
FINANTZABIDEAK:
a) Diruzaintzako gerakina: 390.000,00 euro.
b) Aurreikusiak baino diru-sarrera handiagoak aurrekontuan:
7. kapitulua: 100.000,00 euro.
c) Beheititzeak, deuseztatzeagatik:
2. kapitulua: 6.040,00 euro.
4. kapitulua: 15.000,00 euro.
Aldaketa, guztira: 511.040,00 euro.
Getze Galarren, 2014ko irailaren 3an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1412290