2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, Badostaingo gizarte etxean karrerapea eraikitzeko. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, irailaren 4ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi du Hirigintzako Udal Planeko aldaketa xehakatu bat, Badostaingo gizarte etxeari erantsitako espazioan karrerapea eraikitzeko.
Aldaketa horren ondorioz, deuseztatu egiten dira Badostaingo herriguneko UC0 unitatearen hirigintza araubideko bizitegitarako erabilerak, eta determinazio hauek eransten dira Badostaingo gizarte etxeari erantsitako espazioan karrerapea eraikitzeari dagokionez.
–Materialak: karrerapearen eraikuntzan harria, zura eta beste ohiko material batzuk erabiliko dira, Kontzejuaren eraikinaren ezaugarriei jarraikiz. Eraitsi eta berritik eraikiz gero, eraikin berriaren ezaugarriei egokituko zaie karrerapea.
–Estalkia: %25 eta 40ren arteko malda izanen du horizontalarekiko, eta 2,50 metroko gutxieneko altuera librea errespetatuko da plazaren sestraren gainean. Errespetatuko du metro bateko gutxieneko tartea, zuhaitzekiko, farolekiko eta hiriko gainerako hornigarriekiko.
–Lurzoruaren gehieneko okupazioa: 22,75 metro koadro (6,5 x 3,3 m), 5. eranskineko planoko lerrokaduren arabera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen, onesteari buruzko erabakiaren aurka, honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla: berraztertzekoa, erabakia hartu duen organoan bertan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, argitaralpen horretatik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunean, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Orobat, aldatzen den araudia dela-eta, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunean, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Sarrigurenen, 2014ko irailaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1412311