181. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, Babeserako Katalogoko (086)-020 fitxan eragiten duena (145-9 lurzatia, Badostain).
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, irailaren 4ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi du Hirigintzako Udal Planeko aldaketa bat, Babeserako Katalogoko (086)-020 fitxan eragiten duena (145-9 lurzatia, Badostain, UC13 unitatea).

Aldaketa horren ondorioz, lurzati horren eraikinari aplikatzen zaion babes araubidea “zainketa integrala” izatetik “elementu bereziaren zainketa” izatera igaroko da. Babesten diren elementu bereziak dira puntu erdiko arkua eta leiho biki bat fatxada berean, eta aipatu arkuaren goiko aldea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen, onesteari buruzko erabakiaren aurka, honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla: berraztertzekoa, erabakia hartu duen organoan bertan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, argitaralpen horretatik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunean, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Orobat, aldatzen den araudia dela-eta, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunean, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Sarrigurenen, 2014ko irailaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1412310