181. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Egiturazko aldaketa puntuala Udal Planean. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2014ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Caparrosoko Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioetan Valle de Odieta, S.C.L.k sustatu duen aldaketa puntuala. Xedea du 17. poligonoko 49, 127, 191, 250, 263, 264, 265 eta 266. lurzatietan 13.530,07 m² aldatzea, horrela sailka daitezen: begiratu beharreko lurzoru urbanizaezina, natur ustiapenerako lurzorua, abeltzaintza intentsiboa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 79.2. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Caparroson, 2014ko abuztuaren 28an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1412318