2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa 2014ko udal aurrekontuan. Hasierako onespena 4/2014
Berriobeitiko Udalak, 2014ko irailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 4/2014 aldaketa 2014ko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Berriobeitin, 2014ko irailaren 9an.–Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1412321