18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BARTZELONAKO LAN ARLOKO 14. EPAITEGIA

806/2013 gatazka kolektiboaren prozedura

Auzi-jartzaileak: Sira Pérez Ferro, María José Cabello Morales, Esther Prats Queralto eta María José Pico Ardite.

Alderdi demandatua: Abelan Catalana, S.L., Abelan Board Industrial, S.L., Abelan San Andrés, S.L., Videcart, S.A., Servicios y Mantenimientos de Papeleras, S.L., Servicarrega, S.L., Derivados del Cartón, S.L. eta Soldatak Bermatzeko Funtsa.

María Soledad Anadón Sancho idazkari judiziala.

Bartzelonan, 2014ko urtarrilaren 15ean.

Sira Pérez Ferrok, María José Cabello Moralesek, Esther Prats Queraltok eta María José Pico Arditek eskaturik, gatazka kolektiboagatiko erreklamazioa dela-eta, Abelan Catalana, S.L., Abelan Board Industrial, S.L., Abelan San Andrés, S.L., Videcart, S.A., Servicios y Mantenimientos de Papelera, S.L., Servicarrega, S.L. eta Derivados del Cartón, S.L. enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan instruitutako 806/2013 autoetan, gaurko egunean eman den ebazpen gisako zitazio-zedula honen bitartez zitazioa egiten zaie aipatu Abelan Board Industrial, S.L. eta Abelan San Andrés, S.L. enpresei, non diren jakiterik ez baitago, erakunde honek hiri honetan duen entzunaldi-aretoan ager daitezen 2014ko urtarrilaren 28ko goizeko 09:30ean, adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta ohartarazten zaio ekitaldi horretan alderdiak bat etorri ezean judizioa eginen dela jarraian, deialdi bakarrean, eta baliatu nahi dituen frogabideak eraman behar dituela; behar bezala zitatutako alderdi demandatua agertzen ez bada, judizioa ez da bertan behera utziko eta alderdi demandatua aitortutzat jo ahal izanen da.

Aditzera ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten da hemendik aurrera jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak edo epaienak izan ezik, LJALaren 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bartzelonan, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari judiziala, María Soledad Anadón Sancho.

Iragarkiaren kodea: J1401129