18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 224/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000224/2012 prozeduran ebazpenak eman dira 2013ko uztailaren 24an, azaroaren 18an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Laura Méndez Díaz andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 8an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1400384