4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 1009/2013 prozedura arrunta
M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1009/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Adiskidetze ekitaldia eta/edo judizioa 2014ko otsailaren 5ean eginen dira, 10:50ean, Justizia Jauregiko 1. judizio-aretoan (San Roque kalea, 4, 1. solairua, Iruña). Eta Chirographum, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 17an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1400878