18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 110/2013 prozedura

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 8an.

Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 110/2013 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean epaia eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Bautista Echeverria Jimenez jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 8an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1400257