18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-EXT-63

2013ko urriaren 18an, aldeetako batek eskatuta eman zitzaion hasiera aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedienteari, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituenari, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan García Macaya.

Xedea: azkentzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Naveo.

Udalerria: Larraga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,12 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioaren 2002ko otsailaren 14ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 31. liburukia, 81. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko azaroaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1400242