3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-EXT-51
2013ko irailaren 16an ofizioz eman zitzaion hasiera ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedienteari, iraungi egin baita, lurzatiak Nafarroako Ubidearen ureztatze eremuan daudelako eta aprobetxamendua emateko ebazpenean ezarritako 21. baldintzan aurreikusitakoa bete egin delako, alegia “aprobetxamendua iraungi eginen da besterik gabe bertako instalazioek ureztatzen dituzten lursailetan Estatuak eraiki edo abian jartzen duen ureztatze sare bat baliatu daitekeenean, edo aprobetxamenduko lanak Estatuak horretarako egiten dituenek baliogabetzen dituztenean”.
Ezaugarriak:
Titularra: Vicente Miqueleiz Zúñiga.
Xedea: azkentzea.
Ibilgua: Arga ibaia.
Udalerria: Miranda Arga (Nafarroa).
Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,9 l/s
Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioaren 2002ko apirilaren 18ko ebazpena.
Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 32. liburukia, 133. orria.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2013ko azaroaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1400235