18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2014ko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren zerga-tasa, tasen tarifa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2013ko abenduaren 11ko osoko bilkuran. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea onetsi eta jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez badago, hasierako erabakia behin betiko bilakatuko da.

Ezkarozen, 2013ko abenduaren 20an.–Batzordeko burua, Lorenzo Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L1400723