18. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontu orokor eta bakarra
eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 25ean.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 11.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 811.795,74 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 195,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 823.590,74 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 576.485,74 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 179.105,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 28.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 823.590,74 euro.

Noainen, 2014ko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.

Iragarkiaren kodea: L1400850