2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Noain Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko azaroaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2013ko aurrekontuan.
Erabaki hori 2013ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean.
Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.
Kreditu gehikuntza 6. kapituluko Inbertsio errealak izeneko kontu-sail batean, 1.300,00 eurokoa, finantzatuko dena diru-sarreretako 8. kapituluko Finantza-aktiboak izeneko kontu-saileko 1.300,00 eurorekin.
Kreditu berezia 6. kapituluko Inbertsio errealak izeneko kontu-sail batean, 69.448,54 eurokoa, finantzatuko dena diru-sarreretako 8. kapituluko Finantza-aktiboak izeneko kontu-sailaren 69.448,54 eurorekin.
Noainen, 2014ko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.
Iragarkiaren kodea: L1400834