2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
3/2013 zenbakiko espedientea
Kreditu gehikuntza:
1. kapitulua.–Zenbatekoa: 7.235,00 euro.
Gastuak, guztira: 7.235,00 euro.
Finantzabidea:
4. kapitulua.–Zenbatekoa: 7.235,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 7.235,00 euro.
Mendabian, 2014ko urtarrilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.
Iragarkiaren kodea: L1400817